2018-12-03



Urriaren 18 eta 19an Sarrian izan ginen LHko ikasleak. Bertan hainbat ekintza egin genituen: altxorraren bila jolastu ginen, herria ezagutu genuen, errota eta ezti-museoa ere ikusi genituen,  Gorbeiako Parke Naturalean ere ibili ginen... Nahiz eta eguraldi ona ez egin, primeran pasa genuen!!!
Ea hurrengo urtean ere horrela pasatzen dugun!!

2018-10-03





ARROAKO IKASLEAK DONOSTIAKO ZINEMALDIAN



2018ko irailaren 25ean Arroako eskolako LHko ikasleak Donostiara joan ginen autobusez  Belodromoan Paddington2 ikustera. Asko gustatu zitzaigun pelikula eta goiza oso erraz eta  gustora pasa genuen. 

Ikusi ezazu pelikula, primeran pasako duzu! 

2018-06-29

AMERIKA

3 eta 4. mailakoak egindako lanak...


Aztekak

ON EGIN

Ze ondo pasa dugun instrukzio testuak lantzen. Begira ze lan politak egin ditugun 3 eta 4. mailako ikasleek.

HHkoak Aizarnazabalen


Oso ondo pasa genuen Aizarnazabalgo irteeran!

ARABIA

3. eta 4. mailakoek lan bikaina egin dute. Arabia hobeto ezagutzen dugu orain!!

2018-06-27

DONIBANE LOHITZUNE


DONIBANE LOHITZUNE

"Emazu Eskua" proiektuak mugaz-gaineko eskolen arteko trukaketak bultzatzen ditu.
       Proiektu honek helburu desberdinak ditu: euskararen erabilera sustatu, ikasle eta irakasle artean harreman berriak sortu eta proiektu bat elkarrekin eraman (kultura, hizkuntza, natura,...)

       Arroako eskola Donibane Lohitzuneko Urdazuri eskolakoekin harremanetan jarri zen. Email bitartez hainbat gutun idatzi ondoren, maiatzak 29an, Donibanera irteera egin genuen, elkar ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko. Primerako eguna pasa genuen, paisaia politak ikusi, lagun berriak egin, beti ere euskararen erabilera bultzatuz.



2018-02-16



LIBURUEN ALTXORRA HAUR HEZKUNTZAN


URRIAREN 30EAN GALTZAGORRI ELKARTEKO IMANOL GURE ESKOLARA ETORRI ZEN BERE KUTXA IBILTARIAREKIN.

IRRIKAN GEUNDEN BERE ZAIN 3, 4 ETA 5 URTEKOEK.

ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUN BERAK KONTATU ZIZKIGUN IPUINAK.


ESKERRIK ASKO IMANOL!!!