2012-11-19

GASTEIZERA IRTEERA

Urriaren 18an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Gasteizera joan ginen, gurekin batera Oikia eskolako LH ikasleak etorri ziren. Hiri berdean, "Siervas de Jesus" kalean dagoen  Natur Zientzia museoa ikusi genuen: anbarra nola sortzen den, dinosaurio batzuen arrautza eta hezurrak, fosilak etab. ikusi genituen. Gero, hamaiketakoa Andre
Maria zuriaren Plazan jan genuen. Jarraian, denbora genuenez, Plaza Berrian, Dato kalean eta Txillida plazan ibili ginen. Bazkaritara, Lakua Bizkarran dagoen parkera joan ginen. Bertaraino hurbiltzeko tranbia hartu genuen. Tranbian estu, estu joan arren, merezi izan zuen: parkea txundigarria zen! Galeoi pirata itzela, tobogan altuak, tirolina luzea... zeuden. Gustura ibili ginen jolasean. 15:30ean Arroara bueltatzeko autobusa hartu genuen. Orduak azkar igaro ziren eta egun polita pasa genuen.

2012-11-15