2018-02-16



LIBURUEN ALTXORRA HAUR HEZKUNTZAN


URRIAREN 30EAN GALTZAGORRI ELKARTEKO IMANOL GURE ESKOLARA ETORRI ZEN BERE KUTXA IBILTARIAREKIN.

IRRIKAN GEUNDEN BERE ZAIN 3, 4 ETA 5 URTEKOEK.

ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUN BERAK KONTATU ZIZKIGUN IPUINAK.


ESKERRIK ASKO IMANOL!!!






2017-12-13

HHkoen topaketa



HHkoen topaketa Arroa Behean

Azaroak 9an Oikia, Aizarna eta Arroako Haur Hezkuntzako ikasleak elkartu ziren Arroa Behean, gutxi gorabehera 50 bat haur.

Murala pintatu zuten, marrazkiak egin zituzten, irakasleek nahi zuenari aurpegia margotu zioten (neskek tximeletaz eta mutil gehienek tigrez), eraikuntza txokoan jolastu ziren eta txerritxoen karetak egin zituzten.

Txistorra eta txokolate ogitartekoak jan zituzten. 10:00etatik 12:00etara iraun zuen festak. Hurrengo urtean Aizarnazabalen elkartuko dira denak.

Festa dibertigarria eta ederra izan zen. Primeran  pasatu zuten!


2017-06-14

AG21-Udalbatza

      AGENDA   21
Aurten landu dugun gaia “Ekitatea eta klima aldaketa”  izan da eta gaiaren inguruan asko ikasi dugu. 2017ko maiatzaren 18an Zestoara joan ginen autobusez, udaletxean, alkateari, gure proposamenak eta konpromisoak  aurkeztera. Aizarnako ikasleekin batera izan ginen bertan. Bukaeran hamaiketako eder  bat eskaini ziguten. Datorren ikasturtean ere joateko asmoa dugu.


Ea gure eskaera guztiak betetzen diren!


2017-05-30

Korrika Txikia 2017



2017ko Korrika Txikia
LH 4. eta 5. mailako  ikasleok Olaeta kaletik hasi genuen Korrika Txikia. Zubiaren parean gurasoak elkartu  zitzaizkigun eta Narkis Balentziaga kalean LH 3. eta 2. mailako ikasleak. Parke txikiaren parean  LH 1. mailako ikasleak gehitu zitzaizkigun. HH 4 eta 5 urteko ikasleak zain geneuzkan  Narkis Balentziaga kale bukaeran, eta eskolako txikienak, berriz, HHko eraikinaren parean.  Plazan amaitu zen festa dantza batekin.

Oso ondo pasa genuen!


2017-05-29

Lastur



LASTUR
Arroako eta Oikiako LHko  ikasleak Lasturko aterpetxera joan ginen gaua pasatzera , 2017ko Apirilaren 5 eta 6an.

Hasteko, bi taldetan banatu ginen ekintzak egiteko: LH1,2eta 3  eta LH4, 5 eta 6.

Goizean zehar hainbat ekintza egin genituen eta frontoian  bazkaldu genuen Oikiako lagunekin batera.

Ondoren txirlotan jokatzen ikasi genuen eta, primeran pasatu genuen!

Zazpiak aldera logelak ikustera joan ginen eta dena antolatu ondoren, afaltzera jaitsi ginen.

Afal ostean, disko festa egin genuen: mozorrotu egin ginen, aurpegia margotu, dantzatu eta abestu .

Disko festa amaitu eta logeletara igo ginen. Logeletan hamabiak aldera arte jolasten aritu ginen.

Goizean jaiki, jantzi eta gosaltzera joan ginen. Gosaldu eta ekintzak egin  genituen: zaharrenak “lehen gizakiaren tailerra” eta gazteenak, berriz, “xomorrolandia”.

Tailerrak amaitu ondoren aterpetxean bazkaldu genuen. Bazkaldu ostean txirlotan jokatu eta hirurak aldera autobusean etxera itzuli ginen.

Oso esperientzia polita izan zen. Denok primeran moldatu ginen eta gauza asko ikasi genituen.

PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!!

2017-05-25

Akrosport



AKROSPORT

   Akrosport  gorputz heziketako ekintza bat da. Akrosporten formak egiten dira. Formak hauek dira: piramidea, erronboa, lorea, katilua, zubia...

   Guk orain akrosport egiten dugu eta, irudimen handia daukagunez, forma oso politak egiten ditugu. Soinketako irakaslearekin egiten dugu.

   Indarra eta oreka behar dira. Ez du edozeinek egiten. Guk, laugarren eta bosgarren mailan egiten dugu.

Esperientzia oso polita da!

2017-04-27



HH4 urteko eta 5 urteko ikasleak martxoaren 16an autobusez Donostiako Aquariumera joan ziren Aizarna eta Oikiako ikasleekin batera.
Irudietan ikus daitekenez, aurrez lan mordoa egin zuten gelan gaiaren inguruan. Hauek bai langileak!!!
Ondo pasatzeko eta arrainak ikusteko asmoarekin joan zen talde osoa.
Santelmo museoaren alboko parkean bazkaldu zuten.
Aquariumen arrain mota asko ikusi zituzten eta gainera oso politak.
Gehien gustatu zitzaizkien arraina Kontxita eta Txuri marrazoak  izan ziren.
2 urpekari  ikusi zituzten eta batek kasu egin zieten.
Primeran pasa zuten!

LIBURUEN ALTXORRA HAUR HEZKUNTZAN URRIAREN 30EAN GALTZAGORRI ELKARTEKO IMANOL GURE ESKOLARA ETORRI ZEN BERE KUTXA IBILTARIAREKIN. ...